"Zero tolerantzia erasoei"

Erabiltzailearen aurpegia

Emakume batek jasandako eraso bat salatzera gatoz...

... azaroaren 25a, eraso sexistaren kontrako eguna, gertu dagoenean. Urriaren bigarren asteburuan gertatu zen. Gizonezko batek neska gazte bati Txaketua tabernan eraso egin zion, hitzez esandakoari keinu batekin erantzun ziolako honek. Ez da gizonezko honek eraso egiten duen lehen aldia; aurretik ere emakumeenganako jarrera sexista, matxista eta prepotenteak erakutsi ditu Oñatiko taberna eta kaleetan, inpunitate osoz, eta guztiok jakin arren, isildu egiten gara.

 Aski da! Emakumeok ez ditugu horrelakoak onartu behar! Askatasun osoz ibili nahi dugu eremu eta ordu guztietan. Guk ere ondo pasatzeko eskubidea dugu, indarkeriarik gabe! Beldurrik gabe! Guztion ardura da, herritarrok horrelakoetan ez dugu isildu behar, interpelatzeko eskaera egiten dugu eta edozein erasoren aurrean erantzun firme eta gogorra ematea. Tristea da Oñatiko Berdintasun batzordeak jaien hasieran eraso sexisten inguruan ikastaro bat antolatzea tabernarientzat, protokolo bat diseinatzeko horrelako kasuetarako, eta inor ez animatu izana. 

Oñatin ez dago tokirik emakumea errespetatzen ez dutenentzat! Emakumeok antolatu egin behar dugu, parte hartu behar dugu erasoak salatzeko, gizonezkoen inplikazioa ere ezinbestekoa da. Auzolanean lortuko dugu! Denok batera! Baboso eta erasotzaileak kanpora!

--------------------

Lierni Arregi, Maipi Urteaga, Isa Rebollo, Jasone Elorza eta Lurdes Arregi

(Andraitz Feministak)

Oñati

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.