Aretxabaletako Haurren Eguna 2014

Erabiltzailearen aurpegia Mariatxen Urkia 2014ko maiatzaren 30a

Aretxabaletako Haurren Egunaren antolaketa taldeak joan den domekan laguntzen jardun zuten guraso guztiak eskertu gura ditu lerro hauen bitartez.

Beste herri batzuetatik etorritako dantzari taldeen ardura hartu zutenak; hamarretakoa gertatzen eta banatzen ibili zirenak; dantzariak euren etxeetara eroan zituztenak; Leizarrako taldeei kasu egiten egon zirenak antolatzen eta laguntzen; eta materialarekin hara eta hona ibili zirenak. 

Eskertzeko orduan ez ditugu ahaztu gura gastronomia elkarteak, elkartutako txistulari guztiei jaten eman zietenak; izan ere, egun honen antolakuntzan ezinbestekoa da horien laguntza. Aurten, hainbat arrazoi dela-eta, elkarte batzuek ezin izan badute ere lagundu berdin-berdin eskertu gura dugu horien ardura, eta gogorarazi gura diegu hurrengo batean eurengana joko dugula. 

Zuen laguntza ezinbestekoa da joan den domekakoa bezalako egunak aurrera eraman ahal izateko.

Eskerrik asko.

----------

Mariatxen Urkia

(Antolaketa taldearen izenean)

Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak