Zoritxarrez, antolakuntza aldetik arazoak izan genituen, irteerak 30 minutuko atzerapena izateraino.
Egoera honen aurrean, Aretxabaletako Udaleko Kirol Zerbitzutik, parte hartu zenuten guztioi, baita antolakuntzan lagundu zenuten kirol taldeei ere, barkamena eskatu nahi dizuegu, izen-emateak egiteko orduan eta, oro har, kirol probaren baitan izandako arazoengatik.
Akatsen ardura gure egin eta 2017ko ediziorako neurri zuzentzaileak hartzen ari garela baieztatzen dizuegu.
Datorren urtean ere gure artean izango zaitugulakoan, jaso gure agurrik beroena.
----------
Mikel Uribetxebarria
(Kirol Saileko zinegotzia )
Aretxabaleta