Koherentziaren ariketa inposaketaren auzian

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Uribetxebarria 2014ko api. 7a, 00:00

EAJk ez du parte hartuko bandera espainola jartzeko erabakiaren inguruan Aretxabaletako Udalak antolatu dituen ekitaldietan.

1-Gure ikurra, ikur bakarra, Ikurrina da. EAJren fundatzaile Sabino Aranak bere anaia Luisekin batera sortutako ikurra, eta Euskal Herri osoak bere egin zuena.

2-Espainiar bandera ez da gurea, ez aretxabaletarrona, ez eta euskal herritarrona; eta beronen inposaketa beti salatu dugu eta salatzen jarraituko dugu.

3-Eta hala, orain artean egin dugun bezala, koherentziaz eta leialtasunez jokatuko dugu zigor mehatxupean bandera jartzeko agindua betetzera behartua izan den alkate eta udal gobernuarekiko.

4-Espainiako bandera ezarritako sinboloa da gure erakundean; bai orain, zein iragan hurbilean ere. Eta ezinbestez, gogora ekarri behar ditugu Madrilgo erabakiak derrigorrez betetzeagatik aurreko legealdi guztietan ez-ulertuak eta irainduak izan diren Aretxabaletako hautetsi ohi guztiak. Hala eskatu diegu udalbatzarreko gainontzeko alderdi politikoei, Bilduri bereziki, iragana beronen onarpenetik gainditzeko aukera eskainiz. Ezetza jaso dugu.

5-Egoera berean aurkitu diren hautetsiei babesa ukatzea ez da koherentea; are gutxiago, irainduak izan garen alderdioi babesa eskatuta. Alegia, ez da koherentea egoera berdinetan udal agintariak iraintzetik, herritar guztion babesa eskatzera pasa izana inolako gogoeta eta autokritikarik egin gabe. Gogoratu besterik ez dago herri honetan bandera espainol inposatua gainontzeko alderdi politikoen babesik gabe udaletik kendu zuen Alkatea EAJko Jesus Mari Herrasti izan zela, 1983an guardia zibilek armak eskuan zituztela Ikurrina kendu eta bandera espainola udalean jarri zutenean.

6-Beraz, lehen eta bigarren mailako herritarrak nahi ez ditugunez, koherente jokatuz, erabaki berbera betetzera derrigortuak izan diren herriko hautetsiak babesten ez dituen Aretxabaletako Udalak antolatu dituen banderaren inguruko ekitaldiak ez ditugu babestuko.

7-Ikurrina gure Aberriaren ikur nagusia dugulako, aurtengo Aberri Egunean, apirilaren 20an, etxeetako leiho eta balkoi guztietan Ikurrinak jartzeko dei egiten diegu aretxabaletarrei. Herritar norbanako gisa bihotzean daramagun Ikurrinari egin diezaiokegun omenaldi onena.

----------

Mikel Uribetxebarria eta Haritz Solupe

(Aretxabaletako EAJko udal zinegotziak)

Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak