Brometan ala? Ni ze mundutan bizi nok, ba?
Ni beste errealitate baten biziko ote nitzan pentsatzen hasi nitzan, eta bai, hau Labegaraietako mundua da. Beste batzuk hirugarren mundua deittuko dotze, non zure betebiharrak argi lagatzen dotzuen, baiña eskubidiak...
Bergaran, eskaladan aritzeko, Labegaraietako kiroldegira jun biharra daukou, eta azkeneko urtietan, eskaladoriak bertako egoeraz kexatzen dabitz. Batzuk euren bizitzako ordu batzuk be galdu dabe egoera hobetzeko, Udaleko teknikarixa rokodromua partxeatzen ibilli dan bittartian.
Rokodromoko erabiltzailliak bergarar bat gehixau izan nahi dou, eta ez dou nahi gure lagunak lanetik urten eta gero presak garbitzen darela ikustia.
Agorrosingo Beberly hills kiroldegixan mantenimentuko langilliak dare, kirola egitteko tenperatura aproposa, ordutegi zabala... eta barrura sartzeko arrasto daktilarra erakustiakin nahikua. Labegaraietako txabola-n, berriz, udan kriston berua eta neguan humedadia eta hotz polarra (lesionatzeko egokixena), ume akrobatak eta diskotekia be bai eta aste bukaeretan ultrak osatzen dabe zirkua. Mantenimentua? Ba, militantienak egingo dau! Hori bai, arratsaldez izan biharko da, ze goizez itxitta dago.
Ez naiz gehixau luzatuko. Eskaladore batzuk Deba baillarako beste rokodromo batzuetara juten hasitta dare, eta penagarrixa pentsatzen jat gure inguruko rokodromo zaharrenak holaxe bukatzia.
----------
Mikel Uribesalgo
Bergara