Hitza metaforikoki erabilita, eta kili-kilia zirrara eragiten duen astindutzat ulertuta, esan dezaket uda dela neronek neure buruari barne kili-kili gehien jasotzea baimentzen diodan sasoia.
Irakasle egutegia izanik, nolabait udaran amaitzen da niretzat urtea; hortaz, bada nolabait urtea berrikusi, aurrera begirako ilusio berriak piztu eta iraila sanoago hasteko fasea.
Ideia zein asmo berriak piztu, patxadaz entzun, liburuak norbere egin, kontzertu eta gau luzeak gorde, maite duzun jendearekin egon, bidaia sinpleenekin begiak ase, bazkalosteak luzatu; azken finean, zentzumenak lasaitu, osasuntsu sentitu eta aldi berean estimulu berriei ongietorria egin: kili-kili berrien kalanbreak bizi.
Udaran, bada, egin kili-kili! Eta sentitu kili-kiliak!