100 bat pauso eman ondoren etxeko portxea begitantzean zitzaidan urrunean. Oihane Amantegi
Edozein erabaki, akats bat da funtsean. Gari
Ondo gogoan ditut aitaren nola zimurtuz joan ziren, zahartuz doazen adiskideen eskuetan bilatzen ditut harenak. Mari Luz Esteban
Mina denontzat al da mina? Negarra denontzat berdina? Ez al da gaitz bat maitemina? Latza eta sendaezina? Alaitz eta Maider
Joan zinen baina hemen zaude oraindik. Peiremens
Neure burua Positive Bomb, bilakatu nahi dut Positive Bomb! Joxe Ripiau
Ai putzuak beteak ez baleude apoz, nork emango lioke bizitza honi poz? Penak uxatzen ditut eskusoinua joz, nahiago baitut bizi ahuspez baino, hauspoz! Joseba Tapia
Ez dugu nahi berorik zuen musuen sua baino. Akelarre
Amestea zer ote den galdetu zenidan zuk behin, nik jakingo banu bezala. Olatz Salvador
Lehengo josteko makinak badabiltza oraindik, eskuak falta dira. Uxue Alberdi
Horrela bada bizitza, hartuko dut beti den moduan, horrela bada bizitza, beti aurrera egin beharko da. Zea Mays
Goizian jaikitzian lehenbiziko gauza, Instagram ireki eta nolako zalantzak. Chill Mafia
Ispilu aurrean ikusi al da bakoitzaren funtsa mundu puta honetan? Latzen
Nik ez dut hutsa menderatu nahi, ez eta hutsa-z menderatua izan, nik neuk hutsa hatsa hotsa izan nahi baitut. Hartzabal
Zenbat denbora behar dugu bakarrik, zenbatero hartzen dugu denbora, behar dugu, etzan eta ixo. Sara Zozaya
Begira erlojuetako orratzak, uneka herdoiltzen. Ruper Ordorika
Ez daukat leziorik, ez onik ez txarrik, inori mokadutzat emateko. Leire Bilbao
Zerbait asmatuko dugu. Berri Txarrak
Aizu, esaidazu, euria gogor ari du, aterako al gara gauez? Audience
Kaleak, arnasa, arnasak, bizitza, bizitzak poza, pozak osasuna… Lehenbailehen! Maialen Lujanbio