Tolerantzian heztea

Erabiltzailearen aurpegia Marije Ugalde 2021ko ira. 26a, 00:00

Ikasturtea hasi eta haur gehienek gozatu ahal izan dituzten oporrak uzteko penaren eta eskolara bueltatzearen artean pentsamendu kontrajarriak dituzte; horrek zereginetara bueltatzea ekarriko badu ere, lagunekin berriz elkartzeko ilusioa ere ekartzen du.

Zoritxarrez, hau ez da horrela izango ikasle guztientzat. Batzuentzat, gutxiesteak dakarren torturara itzultzea ekarriko du. Ume askok isilean sufritzen dute, imajinatzen duguna baino gehiago. Baliteke gainerakoekiko interes desberdinak izatea, kolore edo sexu-orientazio desberdinekoak izatea... baina sufritu egiten dute! Gizarteak kasuak muturrekoak direnean erreparatzen die. Haur batek jipoi bat jaso edo bere buruaz beste egiten duenean... orduan, mundu guztiak egiten ditu bullying-aren aurkako adierazpenak. Gutxi batzuk indartsuak izango dira eta nortasun nabarmena izango dute sufrimenduzko etapa hori gainditu ondoren, baina pentsatu duzue zenbat haur iristen diren helduarora segurtasunik gabe eta arazo psikologikoekin? Hausnartzeko unea da. Hezi dezagun desberdintasunekiko tolerantzian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak