Bigarren maillako hirittarrak

Erabiltzailearen aurpegia Marije Ugalde 2021ko ots. 19a, 00:00

Txikittan, hillian behin Bergaresa autobusa hartu eta Donostiara juaten nintzan amakin. Herri guztietatik pasatzen giñan: Antzuola, Zumarraga, Beasain, Legorreta... Tolosako karabana luze harek nere goguan jarraitzen dabe.

Gaztetan, ikasle bergararrak kontserbatorixora juaten giñan, eta, Elgoibartik Donostiarako autopistia aurrezteko, Deskargatik juaten giñan. Tolosa-Donostia, Legorreta-Tolosa, Beasain-Legorreta... zabaldutako tramu berri guztiak ospatu giñuzen. Lanian hasiberri, Bergara-Zumarraga ibilbidia astian hiru aldiz egittia tokau jaten, eta ixa 25 urte eguaztenero Tolosara bidaiatzen. Etxafleruak bota giñuzen Zumarraga-Beasain autobidia zabaldu zebenian. Donostia gertuago zeuan. Bittartian, autopista egin zoskuen Gasteizera eroso juateko. Hori bai, peajia ordaindduz. Bergara-Zumarraga autobiaren obrak hasi zienian be ospatu giñuan. Kostau jakuen bukatzia!

Oin, gure hiribururako bidia eroso eta seguru erabiltziagatik, ordaintzia tokatzen jaku; Beasaindik aurrera bizi dien gipuzkoarrei, ez. Zerga berdiñekin, zergaittik batzuk ordainddu? Bigarren maillako hirittarrak gara?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak