Aukera badugu

Erabiltzailearen aurpegia Marije Ugalde 2020ko api. 3a, 00:00

Abiadura handiko trena geratu egin da. Azeleragailuaren pedala bizitza osoan topera izan ondoren, norbaitek edo zerbaitek frenoa jarri du.

Gehienok gure etxeekin topo egin dugu. Balkoiak jendez bete dira, eta bizilagunek balkoitik balkoira hitz egiten dute nire haurtzaroan bezala. Familiarekin berriz elkartzen gara eguneko 24 orduetan, eta ez gaude horretara ohituta. Lanean berrasmatzea tokatu zaigu, etxetik lan egiten ikasiz. Irakasleen kasuan, metodologiak bilatuz eta egunez egun ikasleekin komunikatzeko modu berriak ikasiz.

Faltan igartzen ditugu haien barreak eta, zergatik ez, haien haserreak baita. Baina ez ditut ahazten lan egin ezin dutenak. Merkatariak, artistak, langabeziara joan eta joango diren langileak. Beldurra, ziurgabetasuna... Honaino eraman gaitu aurrera begira baino ez zegoen gizarte honek. Atzera begiratu gabe, ezta alboetara ere, baina itxaropena baita. Pentsa dezagun trena gelditu egin dela istripua ez izateko. Bizitzen ari garen hau aukera bat izango da, berreraiki nahi dugun gizarteaz hausnartzeko. Beldurra eta mina, bakea eta maite dugun eta galdu nahi ez dugun guztiaren kontzientzia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak