Baina, aldi berean, bidaiatzea baino ez dago herrian daukaguna gehiago baloratzeko. Eta horren adibidea da semeari gertatutakoa. Tubarekin egindako bidaia baten musikari bat gerturatu zitzaion. Organo-jole moduan aurkeztu zen. Kataluniarra, eta bertan bukatutako ikasketak osatzeko Stuttgarten bizi eta ikasten dagoena. Burgosen egingo zen lehen organo lehiaketa nazionalean parte hartzera zetorren. Semeak Bergarakoa zela esan zionean, Bergarako organoa jotzea bere ametsetako bat zela aipatu zion musikariak.
Organo-jole askorentzat Bergarako Stoltz-a Europako onena zela adierazi zion. Tamalez, bere egoera larria da eta ezin da jo. Semeak etxean entzunda zerbait bazekien, baina ez zuen pentsatzen hain garrantzitsua zenik; herritar askok ez dakite Bergaran dugun altxorra. Tristea da, baina kanpoan etxean baino gehiago estimatzen dute; Europako organo onena, adituen esanetan. Jakizue organojole gazteak lehiaketa irabazi zuela. Bergarako organoa joko al du inoiz?