'Billy Elliot' oraindik ere?

Erabiltzailearen aurpegia Marije Ugalde 2018ko urr. 6a, 00:00

Billy Elliot pelikula izugarri gustatu zitzaidan; 1985ean Ingalaterran kokatzen da eta mutiko batek dantza ikasteko dituen zailtasunak ezin hobeto adierazten ditu.

Istorioaren garaitik 33 urte pasa dira, eta Ingalaterran ez dakit, baina gure herrialdean horrelako arazoek gaur egun jarraitzen dute. Eskolan, nesken egoerak aurrerapauso anitzak eman ditu.

Tamalez, mutikoen artean gauzak ez dira horrenbeste aldatu. Kirola egiten ez dutenak seinalatuta daude. Antzerkia, dantza, musika… gustuko dutenak mutil kuadrillatik baztertuak izaten dira. Askotan, onartuak izateko, saiatzen dira besteekin batera kirolean, baina, gehienetan, saiakerek frustrazioa sorrarazten diete. Beste askotan, mutikoek benetako zaletasunak ezkutatzen dituzte onarpena bilatzeko. Hori dela eta, mutiko batzuentzat, haurtzaroa sufrimenduz bizitako etapa bihurtzen da.

Zorionez, gehienetan, familien laguntasun eta babesari esker etapa hori gainditzen dute eta indartuta irten, nortasun berezia izaten baitute heldutasunean. Tamalez, beste batzuetan, laguntza ez da nahiko izaten; frustrazioa luzarorako izan daiteke. Berdintasunaren aldarrikapenaren garaian, gai honek ere arreta merezi du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak