Arima eta bihotza

Erabiltzailearen aurpegia Marije Ugalde 2017ko aza. 24a, 07:48

23 urte pasatu dira Bergarako Musika Eskolak lehen musikala estreinatu zuenetik: Miserableak. Abentura bat izan zen orduan, eta, hainbeste urte pasa ostean, egin dugun musikal bakoitza abentura bat izan da. Lehen hartan, inesperientziak, ezjakintasunak eta publikoaren erreakzioak sorrarazten zizkiguten kezka nagusiak. Baina sorpresa! Euskal Herriko antzeztoki nagusietan gure lana erakutsi ostean, bide horretatik jarraitzeko indarrak hartu genituen. Eta baita hartu ere!

Gaur, esan dezakegu Bergarako identitate seinalea bihurtu direla musikalak. Gure azken musikala Alizia izan da. Esperientzia, urteetan ikasitakoa eta, beste behin, arimarekin eta bihotzarekin egina. Alizia apustu handi bat izan da. Operan zein musikaletan erabiltzen ari diren teknologia berritzaileak erabili nahi izan ditugu. Dekoratu handiak desagertzen ari dira agertokietatik. Baina, adi! Erronka handiena izan da, beste behin, frontoian egitea. Alizia istorio klasikoa izanik, gaurkotu egin dugu, gure gizartean momentu honetan kezka sorrarazten diguten gaiak tratatuz. Bullying-a, Interneteko jokoa edota smartphoneen erabilera. Lehen musikalean bezala, publikoaren erreakzioaren zain. Lehenengo barreak, haurren erantzunak eta parte-hartzeak hasierako tentsioa erlaxatzen du. Eta espektakulu on batean gertatzen den bezala, erakargarriena bukaerarako lagata.

Beste behin, lortu dugulakoan gaude.

Mila esker, Bergara!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak