Pasioa

Erabiltzailearen aurpegia Marije Ugalde 2017ko urt. 29a, 00:00

La la land filma ikustera joan nintzen asteburuan.

Oskarrak lortzeko faboritoen artean dago, Urrezko Globo sariak lortu ostean. Beraz, espektatiba altua zen. Ikustera joan izanaz damutzen hasita nengoen lehen hamabost minutuetan. Ez zen ezer gertatzen! Baina, bat-batean, zeharo harrapatu ninduen filmak.

Zenbait momentutan aspaldi ez bezala hunkitu nintzen, eta filmaren mezua ondo ulertu nuen:  artistak, ez badu egindakoan sinisten, oso zaila izango du publikoaren oniritzia jasotzea. Domeka goizean, berriz, Bergarako Banda entzutera joan nintzen. Pilotalekua beteta, nire aulkian jarri eta aspaldian ez bezala disfrutatu nuen herrian hezitako musikariek egin zuten kontzertuaz.

Eta bai hunkitu ere, nire aurrean jarrita zeuden bi emakume, Bergarako abeslari beteranoak, kantuan hasi zirenean bandak  zarzuela ezagun bat jotzean. Filman bezala, pasioa transmititzen zen. Eta asteburua bukatzeko, musikari ospetsu bat: Ara Malikian biolin-jolea, Kursaalen. Lehen notarekin, zirrara. Nola liteke instrumentu batekin hainbeste transmititzea! Hirugarren besoa balitz bezala erabiltzen du biolina. Hiru ikuskizun ezberdin, gauza komun batekin: pasioa!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak