Amets bat

Erabiltzailearen aurpegia Marije Ugalde 2016ko urr. 9a, 00:00

Makina bat aldiz ametsetan aurkitzen dut nire burua.

Askotan, kulturarekin zerikusia duten gauzekin. Nire ametsetan eraikin handi bat ikusten dut. Bertan, Musika Eskola dago, gela intsonorizatuekin, eta talde guztientzat entsegu areto ezberdinak. Dantza eta antzerkia ere badauzkagu gure eskolan. Formakuntza osoa! Eraikin berean bizilagun, herriko abesbatzak, Orkestra, Banda, Erraldoiak, musika estilo desberdinak egiten dituzten taldeak… Bakoitzak ondo hornitutako gelak ditu, eta guztiok egiten duguna ondo azaltzeko, auditoriuma. 700 ikuslerendako gutxienez; ametsetan hasiz gero... Ez da falta eszenografiak egiteko tailerra, horren baldintza eskasetan lan egiten dutenen omenez. 

Aurreko asteburuan, Puntua zabaldu eta hara non ikusi nuen nik amestutako proiektua. Arrasaten, Aprendices eraikinean. Ikusi dut orain arte Zerrajeran egin dutena, eta sekulakoa da. Dagoeneko, Izaskun Murgia konpainiak bertan egiten eta gordetzen ditu zarzuelako dekoratuak eta jantziak, entseguak egiteko toki nahikoaz. Trikiti eskola bertan dago, eta pixkanaka eraikina kulturaz betetzen ari da. Aprendiceseko proiektuarekin, Arrasate Musikal, Goikobalu, eta, esan didatenez, auditoriuma ere izango dute. Kulturola deitu diote proiektuari. Zein izen jarriko genioke gure kulturguneari? Berkultura, Kulturgara? Arrasatekoei inbidia eduki beharra ere! Zorionak beraiei, horrelako proiektu bat izateagatik. Eta nik, ametsetan jarraitu behar...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak