Herriaren altxorra

Erabiltzailearen aurpegia Marije Ugalde 2016ko ots. 21a, 00:00

Santa Marina parrokia, igandea, arratsaldeko zazpiak, kontzertua.

Lope Alberdi organoaren lehen notak. Denok isilik, musikan murgilduta. Oscar Candendo maisuaren ferekaz sorturiko soinuez gozatzen. 

Entzuten nagoen esaldi bakoitzak, fraseo bakoitzak, pentsarazten dit bergararrok pribilegiatuak garela. 

Bergarara etortzen ari diren punta-puntako artista profesionalek euren lana eta jakituria gure herriari eskaintzen diote, gure altxor artistiko-kultural-musikala betiko mututu ez dadin; San Pedro parrokiako Stoltz-Frères organoa harro sentitzeko moduko ondarea delako, eta zuhur zaindu beharrekoa. 

Munduko toki ezberdinetatik etorritako organista guztiak bat datoz: gure Stoltzaren soinua zoragarria da, berezia. 

Munduan, gainera, ezaugarri horietako instrumentu oso gutxi geratzen dira; lagun baten hitzetan, organoen arteko Ferraria da. 

Eta bitartean kontzertua aurrera doa, amaitzear dago. 

Bukaeran, elkartutako ehun entzuleok, liluratuta, hunkituta, eskertuta, txalo-zaparrada eskaintzen diogu Antzuolan jaiotako artista handiari. 

Hausnarketa: Bergarako musikariak ari dira, kanpotik ere lehen mailako profesionalak musu-truk datoz laguntzera. 

Jabetuko al gara herrian ditugun altxorrez, eskura ditugun aukerez, balioez?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak