Ongi etorri, oporrak!

Erabiltzailearen aurpegia Marije Ugalde 2015ko eka. 30a, 10:49

Hainbeste desiratzen ditugun oporrak iristen ari dira.

Lehenengo ikasle eta irakasleek eta laster gainontzekoek ere, bazter guztiak beteko ditugu alaitasun, poztasun eta ilusioz. Hain ezkutatuta zegoen eguzkia ere agertu da keinu eginez. Ikasturte osoan ikasi eta ikasi, lan eta lan, toki batetik bestera, aktibitatez betetako bizimodu estresagarrian murgilduta, ez dugu, ez, gure bizitza propioan eta gure ametsetan pentsatzeko astirik ere izaten. Baina iritsi da momentua, gugan pentsatzeko unea. Zer egin dut? Zer da egin nahi dudana? Zertan erabiliko dut hainbeste desiratutako denbora librea? Seguruenik, gehienok zerrenda luze bat egiteko gai gara: familiari denbora gehiago eskaini, kirola egin, bidaiatu, hondartzaz disfrutatu, kultur ekintzez gozatu... Eta gizarteak aisialdirako eskaintzen duen aukera, gainera, zabala da.

Beraz, gure desioak betetzeko aitzakiarik ezin dugu jarri. Oporretako lehen egunak onenak izaten dira. Liberazio sentsazioa, mundiala izaten da. Hau egingo dut, bestea beteko dut... plan ugari. Baina hasierako euforia pasatzen denean, askotan beheraldia dator, eta eguna joan, eguna etorri, ohiko jarduerarik izan gabe, ez gara denbora librea kudeatzeko gai. Batzuetan, eta ez beti, eskerrak! Oporrak bukatzean, pentsatuta geneukan gauza asko egin gabe geratu diren sentsazioarekin gelditzen gara. Aurten, aldiz, baikorrak izan eta amestutako guztia beteko dugu. Ziur!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak