Libra gaitzazu!

Erabiltzailearen aurpegia Marije Ugalde 2015ko api. 9a, 00:00

Telebista! Sortu zenetik etxe guztietan izan du toki garrantzitsua.

Santuen eta ama birjinen tokia hartu zuen etxe gehienetan. Baina ez pentsa toki fisikoari buruz ari naizenik bakarrik, egunerokotasunean, telebistan agertzen dena  etxekoen, lagunen, lankideen… elkarrizketen zentro bihurtu da. Horregatik, ulertezina zait hain gutxi zaintzea telebistako programazioa.

Noski, ulertuko nuke telebista pribatu batek, etekin ekonomikoa atera nahian, eskrupulorik ez izatea eta edozein eta edozer erakustea. Zabor telebista deitu diote hedabide askotan, arrazoi osoarekin. Ezin dudana ulertu da telebista publiko bat, kasu honetan ETB, saltsa zikin horretan sartzea. Hainbeste gorroto dudan Gran hermano iritsi da gure telebistara.

Gu ta gutarrak! Bertan azaltzen diren pertsonaiak euskaldunak dira, bai, baina ez harro sentiarazten gaituzten horietakoak, guztiz kontrakoak baizik, lotsa ematen duten horietakoak. Eta gure gazteak lelotuta, balio kaxkarrak erakusten dituzten gazteekin txundituta. Programa horietan azaltzen diren pertsonaiak sasoi bateko kirolarien edota abeslarien tokia hartzen ari dira, idoloak bihurtuz. Ez dute, ordea, inongo balio positiborik transmititzen. Beldur naiz, kutsadura gerturatzen ari zaigu!

Goiena libratuko ote da gaur egun hainbat telebista kate sufritzen ari diren epidemiaz?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak