Bravísimo, Jordi!

Erabiltzailearen aurpegia Marije Ugalde 2014ko aza. 18a, 00:00

Azkenaldi honetan, krisi hitza besterik ez dugu entzuten alde guztietan. Ez naiz ari krisi ekonomikoari buruz bakarrik, iruzurrak eta lapurrak nonahi agertzen dira.

Zintzotasun falta izugarria sumatzen da guztion artean eraikitako egungo gizartean. Bailarakook zuzen-zuzenean jasaten ari gara krisialdi latz hau: enpresak ixten, langabezia... baina, ondo aztertuz gero, ez da izango baloreen falta gaurko egoera larri honetara eraman gaituena? Hala ere, noizean behin, argi izpitxoren bat azaltzen da, baikorrak izatera animatzen gaituena.

Urtero egiten den legez, antikultura eta antihezkuntzako Wert jaunaren ministerioak 2014ko musika sari nazionala Jordi Savalli ematea erabaki zuen. Aspaldi jarraitu eta miresten dudan artista da. Musikaria, ikertzailea, antzinako musikan espezializatua; Kataluniako Capera Reial ahots taldea, Hexperion XX eta Les Concerts de Nations orkestretako zuzendaria, ganba-biola bakarlaria... arlo guztietan egindako lan onarengatik mundu osoan goraipatua izan da. 40 urte daramatza sinisten duen proiektuetan lanean, instituzioen laguntza gutxirekin, batere ez esatearren. Hemendik aurrera badaukat beste motibo bat Savall maisua miresteko. Gaur egun hain gutxitan ikusten den zintzotasuna erakutsiz, uko egin dio Wertek eskainitako sariari. Honekin ez du onartu gobernuak adierazitako errekonozimendua eta ezta 30.000 euroko dotazio ekonomikoa ere. Hezkuntzak eta kulturak gizartea hobetzeko dituzten garrantzia eta gaur egun jasotzen duen tratu txarra gogorazi dio ministroari oihartzun handia izan duen gutun baten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak