Artea, debalde?

Erabiltzailearen aurpegia Marije Ugalde 2014ko mai. 7a, 00:00

Artistak nonahi aurkitu ditzakegu: margolariak, eskultoreak, idazleak, dantzariak, aktoreak, musikariak...

Egiten dutenak zerbait sentiarazten du besteengan: poza, tristura, maitasuna, gorrotoa, mirespena, amorrua... bezalako sentimenduak. Era berean, askotan, artistak desiragarriak izaten dira, euren lanbidea idilikoa ikusten baita.

Gustuko duzun zerbait egitea eta horretaz bizitzea guztion ametsa izan daiteke, baina jende ugarirentzat, artistak, gustuko zerbait egiten duelako, beti egon behar du bere artea erakusteko prest. Eskakizun baten aurrean artistaren ezezkoa jasotzea ulertezina da batzuentzat. 

Artistak bizimodua aurrera ateratzeko erabiltzen du artea, eta hori horrela izanda, arteaz atseden hartzeko premia ere izaten du. Halaber, ezjakintasunean, artistek euren nortasunean, odolean, eramaten dutela artea pentsatzen dutenak asko dira. 

Pentsamendu sinplea benetan! Aitzitik, modu batean horrela bada ere, artista baten atzean lan eta esfortzu handia egoten dira, urteetako prestakuntza eta ordu askoren dedikazioa eskatzen baititu artelan batek. Horrez gain, ahaztu egiten zaigu artistek, guztiok bezala, ardura ezberdinak dituztela: hipotekak, eskolak, janariak...Horiek ere ogasun deklarazioa egiteaz ez dira libratzen!  

Laburbilduz, artea bai, baina ez debalde!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak