"Hezkuntza, etorkizuna"

Erabiltzailearen aurpegia Marije Ugalde 2013ko aza. 26a, 01:00

Poza ematen du bost urteko haur bat aurrean izateak...

... begiak zabalik, belarriak edozer entzuteko prest, ikasteko prest! Hori da irakasle askok esku artean duguna, umeen heziketa. Ze polita, baina ze erantzukizun!

Aitzitik, ez dakit gure agintariak  heziketak duen garrantziaz ohartarazten diren. Bizi garen garai ilun hauetan, badirudi hezkuntza atzealdeko furgoian gelditu dela. Murrizketak? Noski, hezkuntza, kultura... horiek ez dute dirurik ematen, gastua besterik ez! 

Hainbat disparate artean lehengoan telebistan aditu bati entzun nion bezala, "azken urteetan hezkuntzan diru gehiago inbertitu arren ez ditugu emaitza eskolarrak hobetu; beraz, murrizketak egin arren gauzak ez dira gehiegi aldatuko". Halako gauzak entzutean noren eskuetan gauden pentsarazten didate.

Bestalde,  askotan Europara begiratu arren, badirudi hezkuntzan por libre gabiltzala. Iparreko herrialdeetan irakaslea izateko exijentzia maila oso handia da. Ikastetxe guztiak publikoak dira. Ministro baten semea etorkin batekin batera hezten da. Laburbilduz, hezkuntzak lehentasuna du, herrialdearen etorkizuna baita.

Aldiz, LOMCEk guztiz kontrakoa eragingo du. Kalitatezko hezkuntza batzuen pribilegioa izango da. Nire amak esango zuen moduan, karramarruen pare, atzeraka!

Kultura eta jakituria gutxien eskura hobe... Hori izango al da gure agintarien benetako helburua?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak