Udala, herritarren ondoan

Erabiltzailearen aurpegia Maria Ubarretxena 2020ko mar. 18a, 22:00

Bizigabeko egoera baten aurrean gaude; koronabirusak gauetik egunera gure bizitzak errotik aldatu ditu.

Baina zentzuz, indartsu eta konpromisoz ari gara erantzuten. Txalotzekoa da herritar orok, merkatariek, ostalariek, arlo ezberdinetako profesionalek izan duten jarrera, erakundeen gomendioei jarraiki etxean geldituz. Udalaren izenean eskerrak arrasatear guztiei.

Herritarren laguntza eta konpromisoa behar dugu pandemiari eusteko. Garrantzitsua da, koronabirusa ekidin eta bere zabalpena saihesteko, erantzukizunez jokatu eta etxean geratzea Osasun Agintaritzaren gomendioak jarraituz.

Arrasateko Udala bizigabeko egoera honetan ere prest dago arrasatearren beharrei erantzuteko. Herritarrek arreta zerbitzua izango dute telefonoz eta telematikoki. BAZ era (943 25 20 00) zein Gizarte Zerbitzuetara deituz (943 25 20 07). Gainera, koronabirusagatik bakanduta daudenei etxez etxeko laguntza eskainiko die Udalak, Gurutze Gorriarekin lankidetzan. Horretarako ere BAZera deitu beharko da. Informazio osoa, Udalaren webgunean: www.arrasate.eus.

Elkarrekin eta bat eginik egingo dugu aurrera, ziur.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak