Ndank Ndank: pixkanaka, pixkanaka

Erabiltzailearen aurpegia Mamadou Sarr 2019ko ekainaren 14a

Eskerrik asko, Bergara!

Eskerrik asko Pentekoste jaietako larunbat arratsaldean antolatu genuen Tonbola Solidariora hurbildu zineten guztioi eta baita bertan banatu genituen opariak eskaini zenizkiguten Bergarako eta inguruko komertzio, elkarte eta norbanakoei.

Erronka lortu dugu, Dionewarko Haur Hezkuntzako bigarren eraikina sortzeko 5.000 euro lortu ditugu. Bergaratik,

Debagoienetik, Euskal Herritik Senegalera zuzenean joango den elkarlanerako ezinbesteko laguntza.

Kulturartekotasuna gure helburu nagusi izanik, eta dantza munduko kultura guztietako alaitasunaren isla den aldetik, jarrai dezagun etorkizunean ere elkarrekin dantzatzen. Pirritx, Porrotx eta Marimototsen kantuak dioen bezala, biok dantzan, biok hegan, elkarrekin, ni zurekin, zu nirekin, biok alai, elkarrekin...

Eskerrik asko! Diokondial! Dieredief!

----------

Mamadou Sarr

Ndank Ndank elkarteko presidentea

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak