Korri!

Erabiltzailearen aurpegia Maialen Santos 2019ko api. 20a, 00:00

Hunkigarria da hamalau egunez etenik gabe jende multzo bat korrika ari dela pentsatzea.

Are hunkigarriagoa da euskararen alde korrika egitea, ekimenera batzea. Benetan pozgarria da, egun gutxi batzuez bada ere, euskarari zenbat jende lotzen zaion ikustea. Pausoz pauso gelditu barik egin ditugu kilometroak, aurrera egin dugu guztiok batera, euskararen alde, nahiz eta badakigun bi urtean behin metro/kilometro batzuk korrika egiteak ez diola euskarari bultzada nahikorik ematen. Baina dagoeneko amaitu da. Akabo Korrika. Akabo tabernetan Fermin Muguruza, Mad Muasel eta La Furia. Eta, neurri handi batean, akabo aldarrikapenak. Euskaraldiak zalantza zuen hamaika egunetatik kanpo ere Ahobizi eta Belarriprest izango ote ginen. Eta Korrika ere beldur da orain; ez daki bi urte barrura arte euskarak beste bultzada handirik izango ote duen.

Azken hilabeteetan asko aurreratu dugula sinetsita gaude, baina beste hainbeste –edo gehiago– egiteke dugu oraindik. Ez dezagun datorren Euskaraldia edo Korrikara arte itxaron, eta has gaitezen euskararen alde lan egiten! Korri!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak