Zorionekoa ni

Erabiltzailearen aurpegia Maialen Santos 2018ko abe. 7a, 00:00

Selektibitatea, unibertsitatea eta masterra. Horixe da sistemak ezartzen duena, ordena horretan. Sistemak ezarritakoa jarraitu ala ez, beste kontu bat da. Gure esku dago hori.

Etorkizun duin bat izan nahi dutenek, gutxienez, sistemaren aldeko hautua egin besterik ez dute. Baina ez hala nahi dutelako, aukera hoberik ez dutelako baizik. Gurasoek honako hau galdetu zidaten duela gutxi: datorren urtean zein master egingo duzun pentsatu al duzu?

Zintzotasunez jokatu nahiko banu, sistemari kontra egin nahi diodala erantzungo nieke momentu horretan. Dagoeneko Kazetaritza ikasketak amaitzear nagoela, eta horrekin nahikoa dudala. Hala ere, galderari sorbaldak altxatuz erantzun nion, erantzuna hori baino konplexuagoa delakoan. Eta erantzun hobe baten bila hasi nintzen, hurrengo aldi baterako.

Nola esan sistemaren bi biktimari agian masterrik egingo ez dudala? Zorionekoa ni, beraien izerdiz ordaindutako masterra egiteko aukera izateagatik. Eskertuta beharko nuke, edo hala sinestarazi digute, behintzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak