Badatozela, badatozela

Erabiltzailearen aurpegia Maialen Santos 2018ko uzt. 29a, 00:00

Ez dira gutxi urte osoa garai honen zain egon direnak, inoiz erlojuko orratzak aurreratzeko tentazioa izan dutenak. Beraien zorionerako, baina, garaia iristear da. Opor garaia badator!

Gabonekin hasten dugu urtea, oporren dosi txiki batekin. Egunak joan eta egunak etorri iristen zaigu Aste Santua, eta lehen baino opor dosi handitxoagoa izan ohi dugu zortedunok. Orduan bai, maiatza eta ekaina heltzean hasten dugu hain luze egiten zaigun azken txanpa, eta, azkenik, uztaila. Azken hau beste kontu bat da, ordea; opor usaina, egun eguzkitsuak –zorte apur batekin–, parrandak… Konturatu orduko, abuztua ate joka dugu, eta berak dakar hainbeste desio dugun opor dosi handia.

Hausnartzen jarrita pentsatu dut agian ez legokeela gaizki eguneroko bizitzaz gozatzen ikastea, urte guztia oporren zain egon ordez. Zereginik badugu, hortaz; baina orain opor garaia da, eta egitekoak itxarongo du irailera arte. Hala ere, abuztuan oporrik ez dutenak has daitezke zeregina betetzen; egunerokoaz gozatzen –beraien onerako–. Eta bide batez, animoak, nire partetik, oporretatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak