Duela urte bat hasi ginen proiektu honetan lan egiten, hamar haur sahararrek gure artean uda atsegin bat pasa dezaten. Eta azken urteko gure denbora libre guztia haur hauen egonaldia finantzatzeko ekintzak prestatu eta burutzen ibili gara. Debagoieneko herritarren artean harrera ona izan du gure elkarteak, laguntza iritsi zaigu toki askotatik. Baita bailarako udal batzuetatik ere, baina beste udal batzuetatik ezezkoa jaso dugu lehenengo momentutik. Ezezko horiek direla eta, Debagoieneko herritarrei laguntza eskatzera behartuta ikusten dugu geure burua. Haurrak iritsi baino hilabete eta erdi lehenago, oraindik, haur hauen hegaldi eta egonaldia ordaintzeko dirua falta zaigulako.
----------
Marta Sanchez
Sagiri elkarteko kidea
Antzuola