Etxafuegoez

Erabiltzailearen aurpegia Marixe Ruiz de Austri 2026ko uztailaren 29a

Etxafuego bat. Gauaren erdian zerua argitzen duen horietakoa.

Ospakizunaren seinale omen. Hamarkadetan zehar gauaren isiltasuna hautsi dute bengalek, txaloek, hitzartze indartsuek. Etxera itzuli dena beso zabalik jaso, ongietorria egin eta elkartasuna adierazi dugu herri honetan. 

Euskal Herrian bizi dugun zapalkuntzak bere horretan dirau, gatazka ez da inondik inora amaitu. Kalean, begi-bistan ospatzen genituenak eremu pribatuetara sarrarazi dizkigute. Gure aldarriez lotsarazi gaituzte. Kalea beste zenbaitek hartu dute orain. Haiek gure kontrako bidea hartu dute, etxe barruan egiten zituztenak plazara atera dituzte inongo konplexurik gabe. 

Hutsune bat uzten denean, beste norbaitek bete ohi du. Zapalduon aldarrirako plaza zapaltzailearen ospakizunerako eremu bihurtzen ari da. Gaua pizten duten argi guztiak ez dira desiragarriak. Baditugu hamaika arrazoi su emateko, gaua argitzeko. Eta gure betebeharra da aurreko domekan entzun genituen etxafuegoak errepika ez daitezela. Guri dagokigu kontzientziak eta suak piztea, haiek egingo dute bestela. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak