Amona mantangorrik ume guztiei hortzaren truke burko azpian zerbait jartzea ezinezkoa zen moduan. Ezinezkoa zela elefanteek hegan egitea, eta ipuinetako elkarrizketetako protagonista ziren animaliek hitz egitea.
Orain, helduak garela –edo hala garela antzezten dugula–, esaten digute ezinezkoa dela dugun errealitate ankerra iraultzea. Ezinezkoa dela erreforma txikietatik harago joatea, amesten dugun herria eraikitzea. Ez dagoela Palestinarentzat bi estatuen irtenbidea beste aukerarik, eta guk ez ei dugu zapaltzen gaituzten bi estatuen menpeko etorkizun konfederal iluna onartu besterik.
Norbanako gisa hamaika ezintasun ditugu, eta horregatik da ezinbestekoa komunitatea saretzea: homo economicus-etik aldentzeko, eta posible dena bistaratzeko. Sionismoa desagerrarazi daitekeelako, inperialismoa eta kapitalismoa lurperatu, estatu frantses eta espainiarra zein EB eta NATO suntsitu. Errealismo kapitalista hausteko indarra denok batera egin behar dugu.