Etsaia etxean

Erabiltzailearen aurpegia Marixe Ruiz de Austri 2024ko uzt. 14a, 00:00

Txikitan lapurrei beldur handia nien garai bat izan nuen.

Gauero ixten nuen etxeko atea giltzari bi buelta emanez, eta zarata orok asaldatzen ninduen. Baina, antza denez, egun batean oso lasai itzuli nintzen etxera, gurasoei ez genuela gai horretaz gehiago kezkatu behar esanez; lapurrak Aretxabaletara joan omen ziren. Bai, ni Arrasatekoa naiz. Gaur egun arrazoiketa hau absurdoa iruditzen zait, baina lo lasai egiteko baliagarria suertatu zitzaidan momentu hartan.

Banago azkenaldian gizartearen zati handi bat berdina egiten ari dela, bai Euskal Herrian, bai frantziar zein espainiar estatuetan, eta baita haratago ere. Ultraeskuinari instituzioetan ahalik eta leku gutxien uzteko sozialdemokraziari eman behar omen zaio botoa. Bien bitartean, zigor kodeak eta legedi antiterrorista gogortzen ari dira gobernu aurrerakoiak,bake faltsu honetan askapen borrokaren bat aurrera daraman edonoren aurkako oldarraldiak zilegiztatzeko. Kapitalismoaren atzaparrak etxean ditugu, sukalderaino sartuta. Gaizkia ez dugu batere urrunarazi, gosaria prestatzen diogu goizero.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak