Nor da lapurra?

Erabiltzailearen aurpegia Marixe Ruiz de Austri 2024ko ots. 17a, 00:00

Asteburuan Madrilen izan naiz.

Colon metro-geltokian jaitsi nintzen, eta Altus motxila ezin klasikoagoa bizkarrean pasa nuen Espainiako bandera ezin handiagoa. Euri asko zela-eta, Auzitegi Nazionalaren arkupean zabaldu nuen Google Maps. Ezin arrotzago sentitu. 

Ogitarteko bat jateko geratu nintzen ingeles perfektuan zebilen heldu-kuadrilla baten ondoan, afalduta nahi bainuen sartu ohera. Eta begiradak nigana biratu zituzten; batek motxila aurrealdera pasa zuen eta beste batek lepotik zintzilik zeraman katea jertse azpira sartu zuen.

Ondotik pasa nintzaienean begira jarraitu zuten; zerbait kenduko nien ustea izango zuten… Eta orduan konturatu nintzen badela, nolabait, klase ertaina-ren metafora on bat.

Normalean gu baikara itxura txiroagoa duen horrek lapurtuko digun beldur. Eta gu horiek bezalakoak ez garela uste izaten dugu; milaka euroko erlojua daramanaren antz handiagoa dugula. Eta gero, halakoetan ohartzen gara ezetz, ez dugula azken horien antzik, eta ez dugula izan nahi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak