Adi gaude Europar Batasunaren mugaren batera heldu den errefuxiatuari, baina ez diegu jaramonik egiten hara eraman duten kausei. Gaineko geruzak lantzea ez da nahikoa, soilik bistakoa den horrekin denbora galtzea ezer ez aldatzea da.
Horregatik, inperialismoaren ofentsiba betean gauden honetan, ezin gara Leopard tankeei begira geratu. Arazoa bere osotasunean ulertu behar dugu; kontua ez da Ukraina, hau aitzakia bat da, ikusgai dagoen zatia. NATO eta bere kidegoa ez da armetara mugatzen, herri langilea miseriara daramaten EBren politikak ez dira krisi koiunturalari erantzuna. Herrion aurkako eraso honi erantzun nahi badiogu, ezin gara indar militarra kritikatzera mugatu. Etsai erraldoia dugu aurrean, transnazionalki antolatua eta inongo etikarik gabea. Honi aurre egiteko herri antolatua behar dugu, iraultzaren haziak etengabe landatu eta zenbatezin buru dituen hidra izango dena, bat eraso orduko beste hamaika sortuko dituena. Heraklesek garaitu zuen, baina inperialismoak ez du lortuko.