Edo talderen baten kamiseta, bakeroak eta azken zortzi parrandetako lohia pilatu duten botak. Ezer ez garela eta nihilismorako aldarria. Droga eta parrandaren goraipatzeak. Futbol partida baten irrika.
Bada jende purista, betiko musika aldarrikatzen. Euskal Herriko eszena berria mespretxatuz. Trapa, rapa eta halakoak ez omen dira euskaldunon musika. A, noski, jaiotze-agiriarekin datorkigu tronpeteo, makarrada eta kantautore klasikoez gain ez zaigula beste ezer gustatzen dioen ziurtagiria.
Bide batez, utz iezaiozue "ez da politikoa, drogak goraipatzen dituzte eta ez dira euskaraz aritzen" esateari. Punka ez da baldintza beharrezkoa mezu politikorik helarazteko. Mezu apolitiko, desaktibatzaile eta nihilistak gaztelera hutsean zuen betiko musika-n ere badira. Autotuneak ere balio du musika iraultzailerako, zuen ikusmira motzak ezetz esaten badizue ere. Cicatrizen Cuello de pavo bezala, hau ere ez ezazue ahaztu: musika estiloak ez du mezua determinatzen.