Erreka gorria

Erabiltzailearen aurpegia Marixe Ruiz de Austri 2022ko mai. 28a, 00:00

AK-47 bat eskuetan jendeari tiroka merkatu batean. Errifle automatiko baten laguntzaz eskola bateko umeen sarraskia. Bonba auto bat lehertu eta hamarnaka hildako. Gorputz zatiak lurrean zehar barreiatuta eta erreka gorria. Burua poltsa batez estalita duenari lepoa moztu labana batekin. Norbait harrikatu.

Baita hondarretan kamiseta zartatu bat eta metro batzuk haratago haur bat zena, orain gorpu. Senarrak kolpeka erail duen emakumearen berrian "hil egin da" jartzen du. Lanean ari zela istripua izan eta erail duten langilea ere "hil egin da". Laneko elkarrizketan hautagai batzuei haurdun geratzeko asmorik duten galdetzen da oraindik. Familia bat etxegabetu dute eta beste bati elektrizitatea moztu, negua da. Prezioak gora eta etxe askotan armairuak hutsago. Gazteleraz ondo ez aritzearren barre egin dio medikuak 10 urteko haurrari.

Ez dira hizkuntza eskubideak, ez langileenak, ez migratzaileenak, ez emakumeenak, ez talde gutxituenak, ez nazio zapalduenak betetzen. Indarkeriak baditu milaka aurpegi. Eta denek dakarte erreka gorri hotsa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak