Errazagoa da zatiketa handia den zerbaitetan, paretak are eta pisu gehiago jasan arrakalatzeko arriskua areagotzen da. Feminismoan ere horrelako zerbait gertatu dela ikusten dugu; lau katu batzetik mugimendu masibo bat izatera igaro da, kaleak betetzera eta, kapitalismoak bere moldatzeko gaitasunarekin xurgatu duen zerbait izan eran, guztiz desitxuratu eta despolitizatuta egotera. Badaude ororen gainetik batasuna beharrezkoa dela aldarrikatzen tematzen direnak, ezberdintasunak guztiz erradikalak direla konturatu gabe, agian.
Nire ahizpak transak dira, zisak, arrazializatuak, heteroak, bisexualak, bollerak, altuak, aniztasun funtzionaldunak, baxuak, gizenak, argalak, ile motzdunak, luzedunak, ederrak, itsusiak… Baina ez burgesak.