Ez naiz ni izan

Erabiltzailearen aurpegia Marixe Ruiz de Austri 2021ko aza. 21a, 00:00

Denok oroitzen dugu txikitan nola zirikatzen genuen elkar. Zela arkatza kaxoian gordez ondokoak aurki ez zezan, zela haserretuz gero besteari txirikordatik tiratuz. Beste batzuetan albokoari behar zuen plastilina kolorea ezkutatzen genion bere obra amaitu ez zezan. Eta askotan egiten genuen zera: atzamar puntarekin bestearen bizkarra ukitu eta gero honek buelta ematean zer gertatu den jakingo ez bagenu bezala beste nonbaitera begiratu, eta ukitua izan denak zerbait leporatuz gero neurona pare batzuk faltako balitzaizkio bezala begiratu.

Nago Europar Batasuna oraintxe egiten ari dena ez ote den hori. NATOk demokraziaren izenean herrialdeak bonbardatu eta barne gatazkak areagotu, herritarrek bertatik ihes egiteko beharra sortu, eta gure mendebaldeko integrazio prozesu perfektu honetan atea jotzen ari zaizkigunean beste aldera begiratu, zerikusirik izango ez bagenu bezala. Baina halako jendetza ate joka ari denean harresiei metro pare bat gehitzea ez da nahikoa, hatz puntarekin ukitu eta ezikusiarena egitea urrun eraman dutelako, urrunegi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak