Ez dut gogoan noiz izan zen hiru hirukien etxean Ane, Elene eta Tereseri kozinatu, mahaiaren bueltan eseri eta sorginaren inguruko txutxu-mutxuak entzun nizkien azken aldia. Ezin akordatu ahizparekin autoan antzeztutako pertsonaien izenak, ezta irudikatzen genituen eszenatoki eta jantziak, hamabi orduko bidaia ere motz bilakatzeraino taxutzen genituen elkarrizketa arin amaigabeak.
Azken eguna oroitu baino gehiago, gustatuko litzaidake irudimen inozente eta goxo horren besoetan berriz kulunkatzea noizean behin. Nahiago dut, sikiera, mentalki hegan egindako azken eguna iraganean baino gehiago, etorkizunean kokatzea.