Utopien biziberritzeaz

Erabiltzailearen aurpegia Marixe Ruiz de Austri 2021eko maiatzaren 14a

Gure gurasoen belaunaldia utopiez elikatuz hazi eta hezi zen eta gu ,aldiz, distopiaren seme-alabak gara. Guztia da apokaliptikoa: krisi estruktural ziklikoak, Estatuaren gehiegikeriak, mundu mailako pandemia, lan etorkizun beltza, eta abar, eta abar.

Kolonbian dozenaka hildako, ehunka atxilotu eta beste hainbeste desagertu, Uriberen gobernu neoliberalaren neurrien kontra protestan aritzearren. Gazan bi dozena hildako, Jerusalemen 600 zauritutik gora Israelen biktima. Badirudi Margaret Thatcherren espirituak airean dirauela Ez dago alternatibarik lau haizetara zabalduz, imajinario kolektiboaren zati bihurtu arte.

Bada, hau guztia babesten eta zuzenean edo zeharka elikatzen duten komunitate internazionaleko kideek lasai egiten dute lo. Zizekek eta Fisherrek esan zuten: "Errazago zaigu munduaren amaiera irudikatzea kapitalismoaren bukaera imajinatzea baino". Etsipen honen aurrean, guri dagokigu utopiak bizirik mantentzea, amesteko ditugun gau horiek berreskuratzea, gureak direlako eta izango direlako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak