Urteak pasata badirudi paradigma eraldatu dela orain: lehen gune pribilegiatutzat jo zitekeen alde zaharra gainbehera nabarmenean murgildurik utzi dute. Eta ez nabil dagoen degradazio orokortuaz soilik, bertakoak bereziki kolpatzen dituen arrakala digitalaz baizik. Indarrak aldatu dira; badirudi lehen zentrifugoki mugitzen zen arren, orain zentripetu bihurtu zaigula energia. Modernitatea periferiatik datorkigun honetan, nola liteke extramuros horretatik barnerago joan ezin izatea?
Bai, norbaitek oraindik zalantzarik badu, erdialdeko zuntz optikoaren faltaz ari naiz. Eta ez, ez da ezinezkotasunagatik, borondate politiko falta argiagatik baizik.