Niaren erailketa

Lehenengo, ni. Gero, ni. Ostean, ni. Ondoren, berriz ni. Geroago, ni. Jarraitzeko, ni. Hurrengo, ni. Batetik, ni. Bestetik, ni. Era berean, ni. Lehen, ni. Orain, ni. Bestela esanda, ni. Honenbestez, ni. Orobat, ni. Beraz, ni. Ondorioz, ni. Badaezpada, ni. Argi ez baldin bada geratu jadanik, ni, ni, ni eta berriz ni.

. Argi ez baldin bada geratu jadanik, ni, ni, ni eta berriz ni. Munduaren hermeneutika neoliberal ederra saldu digute, eta preziorik altuenean erosi dugu nahi gabe, Paretoren optimo horretatik kilometrotara dagoen salneurrian. Subjektu epistemologiko eredugarria ispiluaren aurrean dugun hori da: Ni nirekoia. NIMBak (Not In My Backyard) bihurtu gara, liberalismoaren erakusle gorenak.

Badirudi nazioarteko harremanak erregulatzen dituen maximaren barruan hasi garela ulertzen giza harremanak: ez esku hartzeko printzipioaren arabera. Ba, apur dezagun zuzenbide interpertsonalaren maxima eta has dezagun gerra. Hauts dezagun nia eta luzatu dezagun babestu beharreko lurraldea ni horretatik kolektibora. Historiak erakutsi duen moduan, niak ez du balio, gua behar dugu irabazteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak