Baten batek esan lezake jabea hil eta alboan lurperatu dutela, izan liteke. Besteren bati otuko litzaioke norbaitek berpiztu duela eta bere kabuz itzuli dela, zergatik ez. Baina beti egongo da norbait azalpenik katramilatsuena hobetsiko duena. Hau izan liteke: bizilagunak txakur bat zuen, eta gauez paseatzera ateratzean hau lurra altxatzen hasi zen jolasean, untxiarekin topo egin zuen arte. Orduan, jabearengana itzuli zen animalia hila ahoan zuela; honek, hau ikusita, txakurrak hil zuela uste eta ondo garbitu ostean, gauez isilpeka jabearen etxean utzi zuen bere aberearen ustezko erailketa ezkutatzeko.
Eta honelako esplikazioak gailentzen ari dira gizartean pandemia garaiotan. Bada txip baten, Bezosen, masoi ezkutuen eta abarren teoriak hobesten dituenik ororen gainetik. Gure herrietan ere badugu halako jendea, eta horma margoketez betetzen ari dira gure inguruak, baina badirudi pintaketa hauek ez dutela elkarbizitza kolokan jartzen, kuriosoa.