Euli madarikatu horiek

Erabiltzailearen aurpegia Marixe Ruiz de Austri 2020ko ots. 28a, 14:37

Azterketa garaietan, liburua eta apunteak aurrean ditugula beti dago euli bat. Bere hegaldiak liluratzen gaitu, airean nola mantentzen den begiratzen dugu, hegan egitearekin amestu...

Zomorro honi begira erlojuaren orratzek abiadura azkartu dutela dirudi, eta bat-batean oroitzen dugu zertan ari ginen arreta galdu aurretik. Ordua begiratu eta jada jarraitzeko berandu dela ohartzen gara; beranduegi batzuetan.

Nago berdina gertatzen zaigula gizarte moduan. Otsailaren 6an Zaldibarko zabortegiaren lur jausitik bi langilek diraute zaborpean, amiantoz inguratuta. Gaur gaurkoz (otsailak 25) 15 langile akabatu dituzte. Honi begira geundela, baina, Iturgaizen akordeoi soinuak estali dizkigu belarriak, Urkulluren hauteskunde deialdiak ahaztarazi dizkigu egindako astakeria guztiak, koronabirusak eskuak burura eramanarazi dizkigu, eta abar luze bat. Bitartean kapitalak sistematikoki dirau bizitzak deusezten, denok aire pozoituz itotzen... Fokua bertara zuzentzen dugunerako berandu izango da, beranduegi agian. Eta beti euliei botako diegu errua, euli madarikatu horiei

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak