Jokoak jolasa jan zuenekoa

Ezkutaketan jolasten genuen, baina amaieran denok agertzen ginen, ezkutalekua uzten genuen beti. Harrapaketan aritzen ginen, baina harrapatzaile izatetik harrapatu izatera pasa gintezkeen etengabean. Baloi errean genbiltzala pilotak kolpatzen gintuen etengabe, kartzelara igarotzen ginen etsaiaren zelaira eta besteei jo orduko itzul gintezkeen gure lurrera. Jolasa zen dena.

Orain apustu etxeek eta joko makinek ordezkatu dizkigute plazak, gazteenek kalean ziharduten auzo eta herri txiroenetan aurkitu dute geralekua. Eta dirua ezkutaketan hasi da jolasten, baina bukaeran ez da txikitan bezala gordetako dena agertzen, gehien dutenen poltsikoetan pilatzen da. Harrapaketa etengabe bat da, kapitalaren jabeek gazteak heltzen dituzte; baina ez dituzte sekula askatzen. Eta behin zorrak kolpatu eta kitatzeko edozer egiterakoan etsaiaren kartzelara zoaz, baina ez da hain sinplea zure lurrera itzultzea. Jokoa da dena, eta ez da kasualitatea. Eta herri honetan badaude horretan interes handia dutenak, beti izango baitzaie erosoago iraultzaren subjektu balizkoak horiek makina aurrean egotea barrikaden lehen lerroan baino.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak