Matxismo hitza entzun, eta gure buruak eskuinera bira inkontziente bat egiten du, urrunera begira jartzen gara. Parean dugun fauna –zoritxarrez, ez endemikoa, espero dezagun desagertzeko zorian dagoena– aurkeztu nahiko nizueke, bada, sozialismo eta independentzia miretsi baina feminismoa hitza pintada eta pegatinetatik ezabatzeko ausardia duen hori.
Etxetik –eta militantziatik– hasi behar dugu borroka, nahiz eta beti den errazagoa besteei prakak jaisten saiatzea norberak ez daramatzala konturatzea baino. (Martxoaren 8a ez da feminismoaz jardutea zilegi den egun bakarra)