Elkarbizitzaren bueltan

Erabiltzailearen aurpegia Marixe Ruiz de Austri 2018ko api. 21a, 00:00

Etxeko atetik sartu orduko kaosaren izpirituak gatibu hartzen zaituen momentua, hori da ikasle pisu batera sartu zaren adierazlea. Hasieran zoragarria zen pisukide horri, txerri-korta batean bizitzea berdin zaiola ohartzen zaren momentua, hori da elkarbizitzara ohitu zaren adierazlea.

Eta estatuekin ere badirudi antzerako zerbait gertatzen dela. Txertatu orduko zapalkuntzaren mamuak preso hartzen ditu nazioak, hori da Espainiara sarrarazi zaituzten adierazlea. Ezberdintasun bakarra dago: Espainiak ez duela bere aurpegi maniakoa ezkutatzen hasieran pisukideak egin ohi duen lez. Baldintza hauetan; Euskal Herria, Galizia, zein Katalunia kasu; ez dago elkarbizitzara ohitzerik. Ez dago etengabeko atxiloketa, epaiketa, egozte eta kriminalizaziora afizionatzerik.

Eta bai, afizionatzera diot, badirudi-eta azken garai hauetan modan jartzen ari dela afizioa eta ofizioa nahastea, hainbat epaileren terrorismoaren ehiza izanik binomio horren adibide argiena.

Argi dago elkarbizitza ez dela beti posible.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak