Hemen dira sanmartinak

Erabiltzailearen aurpegia Maite Plazaola 2014ko ira. 16a, 00:00

Hainbeste desio genituen opor santu horiek etorri ziren, bai, baina egunotan eduki ditugun oinaztuak baino azkarrago joan dira.

Indarrak hartu eta konturatu aurretik agertu zaigu bat-batean iraila, abisatu gabe, isil-isilik, bere aldapa eta guzti: umeentzat ikastolara bueltatzeko ordua eta gurasoentzat berau finantzatzeko eta lanera bueltatzekoa. Hilabete gogorra. Hori gutxi balitz, malda horren desnibela hiru hilabetekoa izango da aurten, abendura arte ez baitugu deskantsurik izango.

Baina Bergaran, badugu desertu horri kolore pixka bat emango dion oasia, sanmartinak. Jai honek beti eduki du xarma berezi bat herritarrontzat; izan ere, honi arrazoia ematen dion santuaren historia edo istorioarekin bat egin edo ez, askori eztarrian korapilo bat jartzen zaigu sukaldariz lagundutako danborrada koloretsua pasatzen ikustean. Ni behintzat, folkloriko egiten naiz egun horretan.

Aurten gainera, inoiz baino indar handiagoarekin datoz, San Martin jaiak, errebindikazioz bustita, txosna eta guzti, eta egitaraua ere bete-betea dugu. 

Aspertzeko betarik gabe, ongi pasatzea eta indarrak hartzea izango da gure lana hurrengo lau egunetan. Hortaz, ahaztu maldak eta bergararroi ipintzen diguten fama bezala pasatu, elegante!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak