Maite Plazaola: "TAO sistema konponbide moduan"

Erabiltzailearen aurpegia Maite Plazaola 2011ko mar. 20a, 01:00

Irailetik abian dugu aparkalekuen errotazioa bultzatzeko plana: debaldeko TAO zerbitzua.

Ordutik, hamaika iritzi entzun behar izan ditugu, zilegiak guztiak. Hala eta guztiz ere, usteak uste eta iritziak iritzi, denborak agerian utzi du plan horren benetako eraginkortasuna. Izan ere, oraindik arazoak dirauen arren, tarteka gure autoak uzteko lekuren bat aurki daiteke herrian.

Baina arauarekiko nire adostasuna ez dagokio noizbehinka leku bat aurkitzeko zortea izateari, arazoa autoarekiko dugun mendekotasuna baita eta ez aparkaleku falta. Aparkaleku gehiago egiteak arazoa areagotu besterik ez luke egingo eta aldaketa bergararrongan dagoela pentsatzen hasi beharko genukeela uste dut.

Hau da, behar ez diren autoaren erabilpenak murriztuko bagenitu, ez litzateke aparkaleku gehiagoren beharrik izango eta egungo arazoa konponduko litzateke. Baina horrek bergararron partetik esfortzu txiki bat eskatzen du... eta TAOk ahalegin hori egitera bultzatzen gaituela deritzot.

Horregatik, alaitasunez hartu dut TAO beste hiru kaletan zabalduko delako berria; mesede egingo baitio bai aparkatzerakoan dagoen arazoari eta baita oinez ibiltzera animatuko diren horien osasunari ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak