Hasierak kreatibitate edo sormen oparia berarekin dakar, eta baita ziurgabetasun edo zalantza ere.
Eman beharreko lehenengo urratsa konfiantzaz emateak pausoa tinkotzen laguntzen du.
Eta horrela, geure borondatearekin sortzen hasi garen bide horrek itxura hartzen du geure kontzientzian. Erabakia hartzen dugun unean, ordura arte mugagabea zenak norabide jakina hartzen du.
Bidean aurrera goazela, beti dugu norabidea aldatzeko aukera edo indarrak hartu eta aurreraka jotzekoa.
Hartutako eta gauzatutako erabakiak ezin ditugu aldatu, horietako bakoitzak ondorio eta itxura zehatzak izango ditu. Baina momenturo, hurrengo pausoa zein izango den erabakitzeko posibilitatea daukagu.
Gehienetan ez dugu jakingo emandako lehenengo urratsa zein izan den; baina jakingo dugu non gauden eta zein momentutan gauden.
Hori jakiteak eta onartzeak orainean nire borondatea eta asmoa ze norabidetan ipiniko ditudan erabakitzeko aukera ematen dit, etorkizuna kontzientziaz eta koherentziaz eraikitzeko, atzera begiratu gabe eta espekulaziotan ibili gabe.
Esaera zaharrak dioen moduan: "Bide luzean, urratsa labur", edo poeta handiak esandako moduan: "Caminante no hay camino, se hace camino al andar".