Bizitzaren keinuak

Erabiltzailearen aurpegia Marijo Pagaldai 2014ko mai. 6a, 00:00

Zer da bizitza? Errepikapena beharbada? Edo agian zerbait berria atera ahal diogu momentu bakoitzari?

Bizitzan badaude bideak hainbat bider ibiliak direnak, seinale oso nabarmen eta erraza uzten dutenak, beti horrela jarraitzeko.

Baina nahiko arretaz eta esnatzeko borondatez bagaude, bidexka desberdinak, sortzaileak, interesgarriak erakusten dizkiguten keinu finak eta isilak agertzen dira, momentu egokian. Bai, aukera berriak erakusten dizkigute. Eta adi ez bagaude edo kasurik ez badiegu egiten, itzali egiten dira.

Bidexka horiek ez daude inprimitutako mapetan, ezta eguneroko kontzientzian ere.

Norberak aurkitzen ditu ibiltzen hasten denean, ez daki oraindik nondik nora jarraitu behar duen, baina konfiantza du ez-jakite horretan eta adi eta arretaz doa bide horretatik.

Sarritan praktikatu eta horrela jardun egiten badugu, apurka-apurka, une ezezagunen aurrean, baita programatu edo antolatu gabeko une horietan daukagun beldurra desagertzen joaten da.

Horrela uste dut, pixkanaka-pixkanaka osatzen goazela, osaketan ere; horrela esnatzen ditugula hainbat eta hainbat aukera bizitzari bere fruitu ugari ateraz eta gure osotasunaz jabetuaz.

Ausartzen gara bizitzako une bakoitza gu ezagutzeko abentura bat bihurtzera?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak