Mundu psikologikoan denbora tarte batean gauza handiak imajinatu, pentsatu eta sentitu ditzakegu, eta mundu horretan errealak eta benetakoak dira. Baina eguneroko bizitzan, ideia, sentimendu horiek errealizatuta ikustea espero dugunean, konturatzen gara ez direla beti bat etortzen pentsatzen, hitz egiten edo sinesten dugunarekin. Denbora behar dute egunerokotasunean finkatzeko eta egia bihurtzeko eta horregatik behar ditu errepikapena, saiatzea behin eta berriro, pazientziarekin eta itxarotea.
Gaur egunean, komunikabideek informazioa eta ideia berriak azkar jasotzeko aukera ematen diguten garaian, gure imajinazioa eta sortzeko askatasuna oso agerian daude eta uste dugu hori nahikoa dela errealitate bihurtzeko. Eta horrela ez diogu geure bizitzan espaziorik eta denborarik uzten behar bezala garatzeko eta benetakoa egiteko.
Neure esperientziak baieztatu dit garrantzitsua dela lekua eta denbora ematea ere isiltasun tarteei, espazio “hutsei”, itxaronaldiei, itxuraz “ezer ez egiteari”, “ez jakiteari”; izan ere, momentu horiek geure asmo edo helburuei agertzeko, kokatzeko, prestatu eta zuztarrak hartzeko lekua ematen diete.
Horrela denborarekin garatu eta egiazkoak bihurtu litezke.